XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL UNIBERTSITATEA

Ehundik gora zuzenketa UEUren Kongresuan

Guztira 117 zuzenketa-proposamen eta aportazio aurkeztu dira Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) datorren larunbatean burutuko duen bere lehenengo Kongresuari begira.

Zuzenketa horietarik 82 lehenengo ponentziari egin zaizkio, 29 bigarrenari eta 6 orokorrean.

Zuzenketa-proposamenen aurkezleak, berriz, 13 izan dira.

Horrez gain UEUko sail oso bat ere aurkezlea izan da.

Guzti horietatik Kongresu egunean 48 eztabaidatuko dira, 32 Helburu eta Etorkizunari buruzko Oinarrizko Ponentziari egindakoak eta 16 Eraketari buruzko Ponentziari eginak.